Konplexu aktibatu

Konplexu aktibatua[1] erreakzio kimiko batean erreaktiboen eta produktuen arteko tarteko egoera kitzikatua da.[2] Beste modu batera esanda, konplexu aktibatua da erreakzio kimiko batean zehar agertzen diren tarteko egituren multzoa loturak eten eta eratzen diren bitartean irauten dutenak. Konfigurazio-sorta iragankorra da, atzen egitura irudikatzen ez duena[3].

Sarritan konplexu aktibatua trantsizio-egoerarekin nahasten da. Bi kontzeptuen arteko diferentzia da trantsizio-egoerak erreakzioko atomoen energia potentzialik handieneko konfigurazioa bakarrik irudikatzen duela eta konplexu aktibatuak, ordea, konfigurazio-guztiak irudikatzen ditu.

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2009]
  2. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
  3. Chemistry (IUPAC), The International Union of Pure and Applied. «IUPAC - activated complex (A00092)» goldbook.iupac.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search